Telefono mugikorrak eta ikasleak

Gure gizarteak oso denbora gutxian, orain arte asmatu den tramankulurik eta potenteena asmatu du. 10 urtetan sekulako aldaketa eragin du edozein pertsonen bizian eta denbora horretan guztiok “sobrelamarcha” ikasi behar izan dugu.

Irakurtzen jarraitu

Azterketak aprobatzea ez da ikastea

Aspaldi honetan gure inspirazioa gainbehera dago baina ideia iturriak bilatzen jarraitzen dugu. Horietariko batzuek noizbehinka artikulu, post eta iritzi desberdinak ematen dituzten idatziak argitaratzen dituzte. Sarritan itzultze lanak egin ditugu baina oraingo honetan, horrela uztea erabaki dugu. Carlos Magro-k orain dela bi urte idatzitakoa irakurtzeko aukera duzue oraingoan.

Aprender no es aprobar exámenes

Gaia oso interesgarria da. Gure artean sarri darabilgun esaldia baina oraindik irtenbiderik bilatu ez dioguna. Disfrutatu!!!

Zereginak definitzen ikasi egin behar da

Ikasleak modu antolatu eta produktibo batetan bere kabuz ikasten ikasteko eta batez ere autonomia lortzeko, arazo baten aurrean aurkitzen dira. Arazo hau ikasleek bere lana zein den zehazki ez dutelako definitzen. Guk ere sarritan arazo hau izaten dugu, azkenean ez digulako inork irakatsi baina lojika jarraituz eta pausu sinple batzuk produktiboa izateko balioko digu. Nola?

Irakurtzen jarraitu

Nola irakatsi ikasten?

Irakasle on bat, ez dakiena irakasteko gai dena da eta erdipurdiko irakasle bat dakiena irakasteko gai ez dena da.

Erreflexio honekin hasten du Angel Fidalgo-k Berrikuntza Pedagogikoari buruzko blog-eko bere azken post-a (https://innovacioneducativa.wordpress.com) . Asko gustatu zait eta zuzenean bere hitzak itzultzeari ekingo diot.

Irakurtzen jarraitu

Talde lanean “ok”

Gure ikasleak helburu jakin bat duen taldeetan partaide bihurtzen ditugu. Helburu horiek oso desberdinak izaten dira taldekide bakoitzarentzat (batzuek ikasi, beste batzuek egon eta ea zer gertatzen den, beste batzuek lagundu,…). Argi dagoena, talde lana nola egiten den, guk irakasleok erakutsi behar diegula eta horretarako 5 hitz-gako erabili behar direla uzte dugu. Ea zer iruditzen…

Irakurtzen jarraitu

Akatsak eginez ere ikasten da

Guk egindako akatsetaz baliatuz, egin dugunari buruzko erreflexioa egin dezakegu eta bide batez zerbait berria ikasi. Egin berri dugun ekintzaren ondorioak aztertzen ditugunean, gertatutakoa  onartu dezakegu. Ikasleek akatsekin ikasi behar dutela argi dago eta irakasleok ere guk egindakoekin ere berdin egin beharko genuke. Akatsak onak dira zentzu batetan. Ikasteko balio badigute…

Irakurtzen jarraitu