Metodologia: Hasierako erreflexioak

Nik ikasi dut edo ikastetxe desberdinetan egon naiz. Hain zuzen ere Lekittoko Resurrección Mª de Azkue ikastolan. Ez dut uzte ikasle txarra nintzanik (hori nire irakasleek esan beharko lukete) baina egia esateko gauza berriak ikastea atsegin nuen. Batez ere logika zuten gauzak ikastea atsegin nituen eta beti ibiltzen nintzen ikasitakoari logika edo beste era batetan esanda, erabilera bilatzen.

Gai askori ez nion zentzu edo logika askorik bilatzen baina nire ikasketek nire burua hobeto ezagutzeko balio zidatela esango nuke. Integralari ez nion zentzu askorik bilatzen, deribatuei, kimikako konposaketeri, fisikako unitate bereziei (MKS sistemak, CGS sistemak,…). Gai asko eta asko aipatuko  nituzke nire ikastolako iblibide hartan ikasi behar izan nituenak eta gaur egunean ezertarako balio ez ditatenak.

Handik batxillergoa egin nuen (aurretik REM izeneko inbento batetik pasatu eta gero) eta han selektibitaterako derrigorrezko prestaketa egin nituen. Erderaz esaten dan modura, sin pena ni gloria pasatu nintzan batxillergotik, batez ere logika bilatu nahi eta ezin izan nuelako.

Fundamentos de la Motricidad web orritik hartutako irudia

Hamazortzi urte bete eta unibertsitatera iritsi nintzen. Han gauzak asko okertu ziren, ikasi, lan, entrenatu eta saltsa guztietan sartuta negoelako eta denetara egoki ezin iritsi eta hala pasau nituen urte mordo batzuk, karrera bukatu arte.

Ibilbide guztian zehar metodologia berbera izan nuen ardatz. Irakasleak esaten zuena egin, berak planteatutako ariketak ahalik eta egokien egin, azterketa gainditu eta gelan ahalik eta txintxoen portatu. Unibertsitatean, ahalegina handiagoa izan behar zen nire partetik baina klasea emateko era berdina zen, gai guztietan.

25 urtetan metodologia berean ikasi dut eta hori esanguratsua izan da, hainbeste urte eta gero ez delako ezer aldatu irakas-ikasteko prozesuetan (irakasle desberdinak bai baina metodoa ez). Gizartea hobetzen joan da, teknologiaren poderioz hobekuntzak izan ditugu baina eskoletan eta ikastoletan ikasteko modua ez da ezer aldatu.

Gaur egun irakaslea naiz eta ikasleei begiratzen diedanean beraien adina nuenean nola pentsatzen nuen hausnartzen saiatzen naiz. Baina kontua da nire ikasle garaitik eta gaur egunera 25 urte pasatu direla…

Gizarteak eskatzen duen ikasle perfila ez al da aldatu, gizartea bera aldatu bada? Zer egin dezakegu guk irakasle moduan gizartearen eskakizunei egokitzeko?

 

 

Advertisements

2 thoughts on “Metodologia: Hasierako erreflexioak

  1. mielmari-k dio:

    Enekoitz eta ni adin beretsukoak gara, edo berdinekoak. Idazten dituen lerroak irakurtzean badirudi nere bizitzako pasarte bat gogoratu arazten didan memoriariaren zati bat biziberritzen ari dela. Honekin zera esan nahi dut; Lekeitio izan edo Idiazabal izan, gure garaiko ikaskuntza metodologiak oinarri berdinean zeudela. Horrek dena den ez nau larritzen, gehiago larritzen nau oraindik ere hedatuen dagoen sistemak oinarri berdinak dituela ikusteak.

    Behin eta berriz aipatzen dira zeharkako gaitasunak landu behar direla pertsona baten garapenerako, baina pertsonaren garapen fasea eta pertsonaren ikaskuntza garaia edo fasea koordinatuak ote daude? Belaunaldi bat gizartearen parte aktiboena den unean, garbi antzematen da atzetik datorren belaunaldia izan behar dela etorkizunaren zutabe, baina oraindik atzetik dagoen hori aktibo ez bada nola sinestarazi etorkizuna bere eskuetan dagoela? Erantzun horretan egon daiteke gakoa; sentitzen dena eta esaten digutena denboran bat ez datozenean ematen duguna eta emateko gai garena ere ez dira bat etortzen.

    Korapilatsua izan daiteken erreflexio honek ondorio garbia uzten du; zein garrantzitsua suertatzen den (suertatu diot, adinaren arabera egiten direlako heziketa sistema honetako taldekatzeak) belaunaldi ezberdinetako partaideak izatea talde berdinean. Horrela, sarritan irakasle-ikasle barrera hauestezina hausi eta belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa era naturalean ematea erraztu eta askotan gauzatu ere gauzatzen delako.

    Enekoitzi 25 urte pasatu bazaizkio, ni adin berdinekoa izanda beste hainbeste. Garaiak aldatu dira, zorionerako! Guk gure garaiean ezin genuen arren, derrigortuta nonbaitetik eramaten gintuztelako, oraingoek guregandik tire egiteko aukera badute; gaitasuna dutenaren zalantzarik ez dugu, soberan dute, ilusiorik badute beintzat, aupa mutillak!!! tira eta zuen eskuetan dago zuen etorkizuna.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s