Ikasleen gaitasunen mailak

Kalifikazio batetan oinarrituz ebaluatzen genuenean, erraza egiten zitzaigun, kalifikazio hau ezartzea. Azterketa bat jarri, lan pare bat eta gelako ariketa praktika batzuei portzentaje bat ezarri, eta gai edo unitate bakoitzeko ikasleen kalifikazioa horrela ateratzen zen. Denok ados geunden, bai ikasle eta bai irakasle.

Gaitasunetan ebaluatzen hasi ginenetik, gure arazo edo burukomin handiena, mailakatze hori nola burutu eta nolakoa izan behar zen izan da. Orain ere neurketak egiten ditugu (azterketa, lanak, ariketa praktikoak, etab.) Baina hauek, ikaslearen mailaren berri ematen digute. Gure ustez zein mailatan dagoen ikusteko. Jakin-minez egongo zara, beraz zatoz zure maila ezagutzera.

Maila bakoitzak, egindakoaren berri eman behar digu eta ikaslea edo pertsona, gaitasun horretan nola moldatzen den adierazi behar digu. Hainbeste pentsatu eta gero, hona hemen gure ikasleak ebaluatzen ditugunean, maila bakoitzaren esanahia:

  1. Hasiberria(novato, noob):  Pertsona horrek ez daki zer egin behar duen gaitasun hori lortzeko, gaitasun hori ezagutu ere ez du egiten, eta ezagutzen badu, ez da saiatu gaitasun hori lortzen. Ez da kontziente ze gaitasun behar duen zeregin hori egiteko. Uneoro, galdezka dabil, zer egin behar duen, zein pausu eman behar dituen, egindakoa ongi badago,…
  2. Ikastuna(aprendiz, aprentice): Pertsona horrek zerbait badaki, gaitasun bat lortzeko ze ekintza edo zeregin egin behar dituen, baina laguntza beharra dauka. kontziente da laguntza behar duela, baina saiatu egiten da. Pausuak pixkanaka ematen doa beti ere gaitasun hori lortze bidean. Bere gaitasun ezaren kontzientzia ere ba dauka.

competence-940613_1920

https://pixabay.com/

  1. Profesionala(profesional, professional): Gaitasun hori dominatu egiten du, badaki uneoro zein pausu egin eta eman behar dituen zereginak burutzeko. Edozein momentutan, berriz egiteko gai da, inongo laguntzarik gabe. Inoiz laguntza eskatzen badu, aditu baten premia duelako da, bera baino maila gorago baten dagoen pertsona.
  2. Aditua/irakaslea(experto/profesor, expert/teacher):  Profesionala bihurtzera heldu den pertsona da, baina gehigarri garrantzitsu batekin. Edozein unetan, gaitasun hori nola lortu,zer egin behar den, idatziz edo ahoz beste bateri azaltzeko gaitasuna duena da.

Agian mailakatze honek ez zaitu konbentzituko, zuk beste bat egingo zenuke. Ados nago. Mailakatze hau gurea da eta gure lan profilerako (mantentze langilea) egokia dela uzte dugu.

Testu xume hau irakurtzen dagoena irakaslea baldin bada, bere hurrengo galdera ere antzeman dezaket. Galdera honi momentuz erantzunik ez diot emango, baina post honi bukaera emateko aproposa dela uzte dut.

Eta mailakatze horren ebaluazioa, kalifikazio nola bihurtzen da?

 

Advertisements

2 thoughts on “Ikasleen gaitasunen mailak

  1. Mielmari-k dio:

    Ados esandako guztiarekin, baita amaierako galderarekin ere… Baina nik beste galdera bat gehiago daukat sorta berdinari eransteko (nire ustezko erantzun eta guzti gainera). Kalifikazio bidezko neurketa sistema gaitasunak neurtzeko egokia ote da? Ez dut uste… Beraz…

  2. mielmari (@mimami4)-k dio:

    Ados esandako guztiarekin Enekoitz, baita azken galderarekin ere. Nik beste galdera bat erantsiko nioke zalantza sorta horri (agian erantzun eta guzti). Neurketarako kalifikazio sistema, egokia ote da gaitasunak edo gaitasunen mailak neurtzeko? Nere ustez ez, beraz…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s