Emailua ezin kontrolauta zabiltza?

 

Posta elektronikoa lanean egoki erabiltzearen gaiak liburu bat idazteko aina emango luke. Alde batetik, onuragarria izan da denontzat, komunikazioa arintzen delako, egunean egotea ahalbidetzen duelako eta gainera edozein erakundek etekin handia ateratzen duen erreminta bihurtu delako. Baina kontua da gaur egun asko eta askorentzat, “denboraren lapur” bihurtu dela, batez ere gure zereginetan jarritako atentzioa galarazten digulako. Identifikatua sentitzen zara?

Posta elektronikoaren arazoa, mezuaren hartzailean eta ematen duenarengan dago:

  • Emailea edo emisorea: Ez du kuestionatzen email hori bidali behar duenik, ez ditu beste aukerarik planteatzen, deia telefoniko bat eginez edo aurrez aurreko elkarrizketa bat. Mezu hauek, bere justifikazio edo erregistro modura erabiltzen ditu. Edo hainbat eta hainbat pertsonei bidaltzen die mezu berbera, inongo hausnarketarik egin gabe.
  • Hartzailea: Uneoro bere Sarrera bandejan mezuren bat heldu den edo ez egiaztatzen ibiltzen da, notifikazio bat heltzen denean, mezu bat heldu diela jakinaraziz, segidan dagoena egiten utzi, zabaldu eta irakurtzen hasten da (WhatsApp-ari buruz ere beste liburu bat idatzi genezake, baina hori beste st baterako materiala da).

Eta zenbat denbora lapurtzen dizu email-ak lanean edo zure eguneroko zereginetan? Lanean egon ala ez, email-a zure biziaren zati batetan bihurtu da. Lagunekin komunikatzeko, bezeroekin edo zure lankideekin. OfficeTime.net-ek egindako ikerketa batetan, langileen %33-ak 1 edo 2 ordu “gastatzen” ditu email-ei erantzuten. Larriagoa da %22-ak 2 ordu baino gehiago diharduela bere sarrera ontzia errebisatzen jakitea.

kBaina baten batek erakutsi al zigun posta elektronikoa erabili eta kudeatzen? Guk dakigunez, autodidaktak izan ginen. Egun batetik bestera, denok posta elektronikoa geneukan, komunikazio leiho berri eta handi bat, zabaltzeko ordutegi eta erabilera araurik gabe.

Posta elektronikoaren arazoa, are eta larriagoa da “berehalako mezularitza” deritzoan aplikazioekin. Erreminta hauek, adibidez, Skype, gmail-eko barne chat-a, edo lehen aipatutako WhatsApp-ak,gure eguneroko komunikazioarengan denbora eta kostuak aurrezten dituzte, baina aurpegi bikoitza dute. Zeharo intrusiboak dira eta email-aren arazo negatiboak areagotzen dituzte, batez ere, sortzen dituzten estres eta antsietate mailetan.

Posta elektronikoak sortzen dituen eten eta saihestu ezinezko ondorioei (kontzentrazio galtzea, estres-a, distrakzioa) aurre egiteko, lehenengo behar dena, arazoari aurre egiteko soluzio bilatzea nahi izatea da.

descargak

Email-ak sortutako denbora galtzeak mugatzeko aukera desberdinak existitzen dira baina guztietarako, egiteko borondatea beharrezkoa da, bai emailea bazara eta bai hartzailea izan ezkero. Guztietatik hamar hauek dira erabilgarrienak:

  1. Sarrera ontzi batetan pilatu posta kontu guztiak
  2. Sarrera ontzia garbi mantendu, spam-ak ekiditeko filtroak ezarriz, eta behar ez diren emailak ez uzteko asteroko errebisio bat egin, beste guztiak karpetetan bilduz.
  3. Dagokion karpetara bideratzen dituzten filtroak ezarriz.
  4. Posta elktronikoko leihoa ez utzi irekita
  5. Email-aren leiho emergenteak funtzioa desaktibatua izan.
  6. Zure lanaldi edo egunerokoan bi edo hiru une izan email-ak irakurri eta erantzuteko.
  7. Bi minutu baino gutxiagoko erantzuna behar duten postak erantzun azkar, eta hamar edo hamabost minutu baino gehiago ez erabili email bat erantzuteko.
  8. Ez bidali email bat baino gehiago, batetan, informazio guztia sartu badezakezu.
  9. Benetan beharrezkoa dela email hori bidaltzea hausnartu eta batez ere hartzaileak egoki aukeratu.
  10. Email-a lanean ari zaren erregistro edo froga bezala ez erabili.

Eta aholku guzti hauekin zer? Ba zure esku dago, guk hor uzten dizugu.

 

Advertisements

2 thoughts on “Emailua ezin kontrolauta zabiltza?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s