Akatsak eginez ere ikasten da

Guk egindako akatsetaz baliatuz, egin dugunari buruzko erreflexioa egin dezakegu eta bide batez zerbait berria ikasi. Egin berri dugun ekintzaren ondorioak aztertzen ditugunean, gertatutakoa  onartu dezakegu. Ikasleek akatsekin ikasi behar dutela argi dago eta irakasleok ere guk egindakoekin ere berdin egin beharko genuke. Akatsak onak dira zentzu batetan. Ikasteko balio badigute…

Gure akatsak aitortu eta onartzeko gaitasuna garatzeak, inguruan dugun errealitarearen ikuspegia zabaltzen du, gure ardurak gure gain hartzen laguntzen digu eta gainera gure akatsen ondorioz kaltetutako pertsonen presentzia aintzat hartzen erakusten digu.

Egunero entzuten ditugu eta guk irakasleok esaten ditugu honelako esaldiak: “Akatsak egitea gizaki izaten laguntzen digu” edo “Edonork egin dezake akats bat”, baina garrantzitsuena, hauek zuzentzeko edozer egin behar dugunaren konpromisoa hartzea da. Guraso askok, adibidez, seme-alaben aurrean bere autoritatea edo errespetua galtzearen beldurrez ez dituzte akatsak onartzen (kasuren bat ezagutuko duzu).

Berdin gertatzen da irakasleokin. Guk ere akatsak egiten ditugula onartzea eta ikasleen aurrean ezagutarazteak gizaki bihurtzen gaitu. Ikasleek hori ikusi behar dute. Irakasleok ere akatsak egin ditzakegula. Baina garrantzitsuena, akats horietatik ikasi egiten dugula barneratzea eta erakustea da.

error-63628_1280

Benetan esaten dizuet hutsegite bat onartzea ez dela erraza, gure autoestima mintzen duelako. Batzuetan akats bat egin dugula azalarazteak pena ematen digu; beste batzuetan geldirik geratzen gara akatsa egin behar dugunaren beldurrez, edo norbaiti errua botatzen diogu guk egindako akatsengatik gertatutakoekin.

Egia esanda, hutsegitea egiteko eskubidea dugula eta honekin ikasteko prest gaudela jakiteak, erabaki zuzenak hartzeko askatasuna ematen digu eta ekintza berriak segurtasunez eta konfidantzaz egiteko ausartagoak izaten laguntzen digu.

Noizbait, akats larri bat egingo dugunaren eguna helduko da, baina naiz eta sentitu dezakegun lotsa handia izan, ez dugu gure arduretaz ihes egin behar eta honen gainean oharren bat egiten digutenean ez gara jarri behar”a la defensiva” edo oldarkor; gure lehenengo helburua ahalik eta azkarren eta ondoen egindako akatsa zuzentzen ahalegintzea da.

Pertsona askok akatsa egitea onartzea ahultasunaren seinale bat dela uzte dute, gainera, maite ditugunen aurrean errespetua galtzeko aukera izan daiteke. Ez da horrela!!! Benetan, hutsegite bat egin dugula onartzeak maite ditugunen errespetua eta maitasuna handitzen dute.

Ikasleak, ikasle diren momentutik, akatsak egin behar dituztela onartu behar dute. Eta guk irakasleok akatsak egitera “behartu”. Aurrenekoan soldadura bat ongi egiten badute,ez dute sekula zuzentzen jakingo. Aurrenekoan plano batetako neurriak gaizki jartzen badituzte, ez dute instalazioak bere neurriak zuzen izan behar dituztela onartuko…

Gure akatsak onartzeak barrutik hazten laguntzen digu. Gainera, hutsegite guztiak guretaz , besteetaz eta bizitzaz zerbait berria ikasten laguntzen digute.

 Irakasle bazara, zure ikasleren batek akatsa egiten duenean, bere ardura onartzea eskatu egiozu, presionatu edo zigortu gabe. Honen ordez, egindakoaren ondorioak azaldu eta soluzio bat bilatzen laguntzeko prozesuan partehartzera gonbidatu.

Sarri, akats egitea porrota dela pentsatzen dugu, baina, egia esan, ikasteko, hazteko, aldaketak egiteko edo gure limitazioak gainditzeko lagunduko digun erreminta bezala ikusi dezakegu.

Zer iruditzen?

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s