Nola irakatsi ikasten?

Irakasle on bat, ez dakiena irakasteko gai dena da eta erdipurdiko irakasle bat dakiena irakasteko gai ez dena da.

Erreflexio honekin hasten du Angel Fidalgo-k Berrikuntza Pedagogikoari buruzko blog-eko bere azken post-a (https://innovacioneducativa.wordpress.com) . Asko gustatu zait eta zuzenean bere hitzak itzultzeari ekingo diot.

Aspaldian Aditu eta Irakasle (profesor edo formador, erdaraz) hitzak buruan bueltaka darabilkit niri ere eta Angel-ek dioenarekin ados egon naiteke. Aditu bat gai bati buruz ezagutza handia duen pertsona bat izan daiteke eta bere ezagutza beste pertsona batzuei transmititzeko gaitasuna du.

Irakaslegoak ere transmititzen dituen gaietaz ezagutza handia izaten du (gehienetan) baina aditu batekin alderatuz, irakasleok ezagutza hori irakasteaz gain, era berean ikasteko gaitasuna garatuz egiten dugu.

kid-1520705_1920

Pertsona batzuk uzte dute, ikasteko gaitasuna etxeko lanak, zereginak edo lanak ezartzea dela, gai bati buruz galderak egin, ikasgelan irakatsi dena baino gehiago exijitu azterketetan, edo ikaslearen zeregina bere autoformakuntza dela pentsatzea (honekin ez nago bat ere ados). Ekintza mota honek, ikaslearen ikuspegitik, irakaslea, asko dakien pertsona bat bezala ikusi daiteke, eta gainera, besteek nahikoa dakiten ala ez erabakitzeko potere absolutua duten bakarrak direla.

Ikasten irakasteko lehenengo, gure helburu nagusia ikasten laguntzea dela transmititzeko gai izan behar gara. Eta ekintzarik zuzenena, transmititu nahi denaren arabera gure jarrera egokitzea da. Ikus ditzagun ekintza eta jarrera batzuk:

 

  • Bere akatsakin nola ikasi behar duen irakastea.
  • Dudak erabiliz irakastea.
  • Kontzeptu baten azalpena eman, informazio gehigarria nun aurkitu dezakeen identifikatu eta informazio hau nola erabili dezaketen jakinaraztea.
  • Egindako lanen emaitzen arabera ikasgelan lan egitea.
  • Laguntza iturriak identifikatu eta hauek non eta nola erabili behar dituen adieraztea (interneteko baliabideak, ikasgeletako liburuak edo irakasleen azalpenak).
  • Hasieratik lan kooperatiboaren aldeko jarrera izatea.
  • Ikaskuntzaren eboluzioa kontutan izan eta kalifikaziora eboluzio hau bideratzea.

Badakit irakaslegoaren zati handi bat ikaskuntzan espezialista ez dela, inork ez diolako irakatsi ikastea nola irakatsi. Baina hala eta guztiz ere, irakasleok abantaila handia dugu, uneoro ikasten gaudelako (gure lanetan beharrezkoa dugulako). Egin behar dugun gauza bakarra guk nola ikasten dugun erreflexionatzea da eta hau ikaslegoari aplikatu.

Ados al zaude?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s