Zereginak definitzen ikasi egin behar da

Ikasleak modu antolatu eta produktibo batetan bere kabuz ikasten ikasteko eta batez ere autonomia lortzeko, arazo baten aurrean aurkitzen dira. Arazo hau ikasleek bere lana zein den zehazki ez dutelako definitzen. Guk ere sarritan arazo hau izaten dugu, azkenean ez digulako inork irakatsi baina lojika jarraituz eta pausu sinple batzuk produktiboa izateko balioko digu. Nola?

Nire eguneroko lanak aurrera eramateko arazo honekin aurkitu izan naiz behin eta berriro eta beste batzuei hobetzen laguntzea eta batez ere nire ikasleek etorkizunean erabili ahal izango duten erreminta edo ohiturak zuekin konpartitzea garrantzitsua da.

Hitzegiten ari naizen arazoa, zer egin behar dudan jakitea uzte izana (ez dakit ondo idatzi dudan) da, baina edozein arrazoeingatik, ez egitea: beste egiteko erakargarriago bat dagoelako, errazago, urjenteago, …dena delakoa. Beti beste zerbait…

analysis-1841158_1920

Ez dakit ulertuko didazuen kurtsibaz idatzitako esaldi hori. Beste era baten esanda, askotan nik uzte dut badakidala zer egin behar dudan, hau da,erderaz, “creer saber” hori egina dagoela.

Zentzu horretan, horregatik jarri dut jakitea uzte izana kurtsibaz. Sarritan, planteatzen ez duzunean, zer egin behar duzun dakizula uzte duzu,…baina benetan ez dakizu. Zeregina ez duzu ondo definitu.

Ikasleei ere berdina gertatzen zaie. Zuk txosten bat, aurkezpen bat, lan bat egin behar duela esaten diozu eta gainera lan horrek zein atal izan behar dituen ondo zehaztua duzu. Zeregin honetan ikasleak bere buruari esaten dio, txosten bat egin behar duela. Ez ba!!!

Ez du txostena egin behar. Pentsatu ondo, ¡Gauza gehiago egin behar dituzu! Hoien artean:

  • Txostenerako behar ditudan datuen zerrenda
  • Txostenaren nondik norakoak definitu
  • Txostenean erabiliko ditudan grafiko,taula irudiak erabaki
  • Txostenaren estruktura nolakoa izango den erabaki
  • Txostena idazteko beharrezkoa izango den materiala bilatu eta prestatu
  • Txostena idatzi
  • Txostena errebistatu, zerbait erantsi edo kendu behar baldin bada baloratzeko.
  • Txostena nola aurkeztu behar dudan pentsatu
  • Txostenaren aurkezpena prestatu
  • Txostena inprimatu

Zer iruditzen? Seguru nago sekulan ez zenukeela esango zenbat gauza dauden egiteko. Ba bai!!!

Adibide bat besterike z da baina ziur nago badakizula nondik noan: “Txostena egin” behar duzula jakiteak ez du esan nahi zer egin behar duzun dakizula.

Txostena, egin aurretik, zerbait abstraktoa da, zehaztu gabea, zer den ez dakizuna. Denbora nahikoarekin egin nahi baduzu, estresik gabe eta behar bezalako kalitatearekin, garrantzitsua da aurreneko pausuak definitzea azken helburua lortzeko: Txostena egin.

Bai, “Txostena egin” emaitza bat besterik ez da, lortu beharreko gauza bat. Aurretik, hala ere, gauza pila bat egin behar dituzu. Eta horregatik oso garrantzitsua da zer egin behar duzun hori modu egokian definitzea.

Gure ikasleei horrelako ohiturak irakastea egokia dela uzte dut eta gainera beraien bizitza pertsonalean aplikatzeko tresna edo trukoak balio bikoitza izan dezakete. Animatzen  al zara horrelako beste adibide bat jartzen? Animo!!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s