Telefono mugikorrak eta ikasleak

Gure gizarteak oso denbora gutxian, orain arte asmatu den tramankulurik eta potenteena asmatu du. 10 urtetan sekulako aldaketa eragin du edozein pertsonen bizian eta denbora horretan guztiok “sobrelamarcha” ikasi behar izan dugu.

“Nativo digital”-ak ez garen askok baina nahiko ongi konpontzen garenok segapoto hauekin, gure eskuetan mundu berri bat zabalik aurkitu dugu. Internet-a boltsikoan!!!

phone-690091_1920

Betirako ahaztu ditugu, tabernan, lagun artean izaten genituen eztabaidak; Nola esaten da erdaraz gure herriko plazan dugun zementuzko barandila: petril edo pretil? Eta denok eztabaida hutsean. Azkenean batenbat, herriko liburutegira  edo bere etxera joan eta hiztegian begiratu ondoren erantzun zuzenarekin etortzen zen.

Orain ez. Edozeinek, bere smarphonea atera eta ttak!! erantzuna eskuetan.

Gure ikasleak hau ikusiz jaio dira. Ez dakite tresna hauek gabe bizitzen (bai, bizitzen). Ez dakite sakeleko telefono hau erabili gabe komunikatzen. Bere mundua makina horietan dago eta hori onartu egin behar dugu. Baina irakasleon eta gurasoon lana, makina hori, erreminta bat besterik ez dela erakustea da. Debekuak ez digu ezer onik ekarriko baina adostutako arauek lagunduko digute.

Arazo asko ditugu etxeetan, kaleetan, ikasgeletan ditxosozko asmakizun honekin baina erabilera egokia eman behar diogu, beti ere gaitasun desberdinak lortzeko asmoz: Digitalak (batez ere), sozialak, oinarrizkoak,…

Hala eta guztiz ere, dena ez da libre (nahi duten une eta lekuetan erabili eta inongo ardurarik eta eta erantzunkizunik gabe jardutea) eta beti arau batzuk adostu behar ditugu ikasleekin eta gure semealabekin. Honen adibide, eta bukatzen noa, AEB-ko ama batek idatzitako kontratu bat irakurtzeko uzten dizuet.

Bere semeari iphone-a erabili ahal izateko exijitutako kontratua: Honats (Egin klik)

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s