Azterketak aprobatzea ez da ikastea

Aspaldi honetan gure inspirazioa gainbehera dago baina ideia iturriak bilatzen jarraitzen dugu. Horietariko batzuek noizbehinka artikulu, post eta iritzi desberdinak ematen dituzten idatziak argitaratzen dituzte. Sarritan itzultze lanak egin ditugu baina oraingo honetan, horrela uztea erabaki dugu. Carlos Magro-k orain dela bi urte idatzitakoa irakurtzeko aukera duzue oraingoan.

Aprender no es aprobar exámenes

Gaia oso interesgarria da. Gure artean sarri darabilgun esaldia baina oraindik irtenbiderik bilatu ez dioguna. Disfrutatu!!!

Advertisements

Zereginak definitzen ikasi egin behar da

Ikasleak modu antolatu eta produktibo batetan bere kabuz ikasten ikasteko eta batez ere autonomia lortzeko, arazo baten aurrean aurkitzen dira. Arazo hau ikasleek bere lana zein den zehazki ez dutelako definitzen. Guk ere sarritan arazo hau izaten dugu, azkenean ez digulako inork irakatsi baina lojika jarraituz eta pausu sinple batzuk produktiboa izateko balioko digu. Nola?

Irakurtzen jarraitu

Nola irakatsi ikasten?

Irakasle on bat, ez dakiena irakasteko gai dena da eta erdipurdiko irakasle bat dakiena irakasteko gai ez dena da.

Erreflexio honekin hasten du Angel Fidalgo-k Berrikuntza Pedagogikoari buruzko blog-eko bere azken post-a (https://innovacioneducativa.wordpress.com) . Asko gustatu zait eta zuzenean bere hitzak itzultzeari ekingo diot.

Irakurtzen jarraitu

Talde lanean “ok”

Gure ikasleak helburu jakin bat duen taldeetan partaide bihurtzen ditugu. Helburu horiek oso desberdinak izaten dira taldekide bakoitzarentzat (batzuek ikasi, beste batzuek egon eta ea zer gertatzen den, beste batzuek lagundu,…). Argi dagoena, talde lana nola egiten den, guk irakasleok erakutsi behar diegula eta horretarako 5 hitz-gako erabili behar direla uzte dugu. Ea zer iruditzen…

Irakurtzen jarraitu

Akatsak eginez ere ikasten da

Guk egindako akatsetaz baliatuz, egin dugunari buruzko erreflexioa egin dezakegu eta bide batez zerbait berria ikasi. Egin berri dugun ekintzaren ondorioak aztertzen ditugunean, gertatutakoa  onartu dezakegu. Ikasleek akatsekin ikasi behar dutela argi dago eta irakasleok ere guk egindakoekin ere berdin egin beharko genuke. Akatsak onak dira zentzu batetan. Ikasteko balio badigute…

Irakurtzen jarraitu

Gustaten jaten irakaslea…

Mario Benedetti-ren “La gente que me gusta…” poema irakurri dut eta asko gustatu zait. Irakasleen baloreak hor ikusi ditut eta 2017 urteko lehenengo post-erako egokia izango dalakoan itzultzea erabaki dot. Hala holako itzulpena da, neure egina eta ulertu dudanaren araberakoa baina beti ere irakasleei begira. Ea ba gustuko duzuen.

Irakurtzen jarraitu

Olentzero, Aitta Noel edo Errege bakaldunei

Olentzero etorri da baina gutuna postaz bidaltzea ahaztu eta ez dit nik nahi  nuena utzi (uzte izan dot txintxo portatu naizela,urte honetan, baina…). Irakasleentzako eta bide batez niretzako hainbat gauza eskatzeko nintzen eta honekin hurrengo urterako hauentzako baliogarriak izango dituzten hainbat tresna. Hasieran, gutun serio eta formala idazteko asmoa nuen baina ezagutzen nauenak, bigarren aukera honekin ados egongo dela uzte dut. Hemen doa nire eskaria:

Irakurtzen jarraitu