Visual thinking!! Erronka barria

Aitortu behar dut aspaldi honetan pixkat obsesionauta nagoela. Bestalde betidanik gustatu zait marraztea eta denboratxoa da serio hartzeko asmoa daukadala (eta horretan dago momentuz).

Nire alertetako emaitzetan (Bai, zaintza egin behar da inguruan mugitzen dena jakiteko) irudi edo marrazki bat agertu zan eta honekin erlazionatuta, jende pila bat, bakoitza bere blog-akin. Marrazkien bidez komunikatzea eta informazioa ahalik eta modu erakargarrienean azaltzen ziren irudi asko eta asko agertu ziren nire ordenagailuko pantailan. Visual Thinking edo Pentsamendu Bisuala izenez ezagutzen zen eta labur esanda, idea bat irudi bidez azaltzeko modua da. Eta hortik aurrera…..

Irakurtzen jarraitu

Ethazier bihurtu zaitez

Egun hauetan  gure ikastetxean  jende asko ibili da, ethazi dela, zer dela, nola dela galdezka, begiztatzen. Izen honek gauza asko adierazi nahi ditu eta hurrengo hamarkadetan ezarriko den beste kontzeptu baten hasieran gaudela dirudi. Lanbide Heziketan, ETHAZI hitza gero eta errotuago dago eta jendeak ETHAZIER bihurtze hori zer den jakin nahi du. Seguraski zuri irakurle izenak asko ez dizu esango edo agian bai. Dena dela jakinminez bazaude, etorri gurekin.

Irakurtzen jarraitu

Helburuak zehazten: SMART metodologia

Nire lanean, azken aldian, geroago eta gehiago proiektu desberdinetan partehartzen gabiltza (ikasgaien artean, irakasleen artean, ikastetxeen artean,…) .Etorkizun hurbil batetan gure lanetan zeharo txertatzen ari dela ikusten dut eta gaitasun hau barneratu gabe dudalakoan nago.

Bere garaian, proiektuen kudeaketa nola egin behar den, nozio batzuk hartu nituen, baina sarritan akats nabarmenak egiten ditudala ikusten dut, batez ere proiektu hauen helburuak zehazterakoan. Ez ditut egoki ezartzen helburu hauek, batez ere argitasun falta agertzen da sarri. Esandakoarekin identifikatzen zara?…. Irakurtzen jarraitu

Banator barriro

Aspaldian idatzi barik ibili naz baina aurtengo ikasturteko helburuetariko bat, abiatu neban bidai hau ez ixtia erabaki dot.  Ez da erraza, gaur egun daukadazen ardurak areagotu egin dirazelako baina erronka hau onartu ein dot eta prest nago desio hau egi bihurtzeko.

Ez naz idazle profesional bat baina idaztia gustaten jat. Ez naz euskaltzaindiako aditua baina idatziak egoki burutzeko prest nago. Ez naz inongo gairen aditua, lagun batek esaten daben moduan aritua naz eta aritzen naizen horreri buruz idazteko asmua daukat. Prest zagoz nirekin bidaia polit hau egiteko? Irakurtzen jarraitu