Zereginak definitzen ikasi egin behar da

Ikasleak modu antolatu eta produktibo batetan bere kabuz ikasten ikasteko eta batez ere autonomia lortzeko, arazo baten aurrean aurkitzen dira. Arazo hau ikasleek bere lana zein den zehazki ez dutelako definitzen. Guk ere sarritan arazo hau izaten dugu, azkenean ez digulako inork irakatsi baina lojika jarraituz eta pausu sinple batzuk produktiboa izateko balioko digu. Nola?

Irakurtzen jarraitu

Gmaileri zukua ateratzeko ideia batzuk

Nire eztabaida edo erreflexio gai bat, IKT-ei buruzkoa da. denbora asko pasatzen dut,bata probatzen, bestea instalatzen, pixkat jolasean. Eta ez aditu bat naizelako. IKT-ekin aritzen naiz, lanian, modu pertsonalian etab. Gure aplikazio izarra Whatsapp kenduta, badago beste bat, batez ere komunikatzeko erabiltzen duguna eta egia esan ez dioguna etekin handirik ateratzen. Ezagutu nahi?

Irakurtzen jarraitu

Emailua ezin kontrolauta zabiltza?

 

Posta elektronikoa lanean egoki erabiltzearen gaiak liburu bat idazteko aina emango luke. Alde batetik, onuragarria izan da denontzat, komunikazioa arintzen delako, egunean egotea ahalbidetzen duelako eta gainera edozein erakundek etekin handia ateratzen duen erreminta bihurtu delako. Baina kontua da gaur egun asko eta askorentzat, “denboraren lapur” bihurtu dela, batez ere gure zereginetan jarritako atentzioa galarazten digulako. Identifikatua sentitzen zara?

Irakurtzen jarraitu

Google, bilaketetan maisu

Google, bilatzailerik erabiliena dela jakingo duzu. Dudaren bat dugunean zuzenean google-ren hasierako orria ireki eta erantzunaren bila hasten gara. Gutxigorabehera, keinu sinple hau eginez, 100 bilioi bilaketetara iritsi gaitezke hilabete batetan (erdiak, telefono eramangarri eta tableta bidez egin
ak).

Duda baten aurrean google.com-ek bilatzen dituen emaitzak eskaintzen dizkigu, hasi pertsonaia famatu bateri. buruzko informazioa emanez edo Athletic-ek zenbat gol sartu zituen iazko denboraldian. Gehiago jakin nahi? Irakurtzen jarraitu

Ordenagailuen teklatua ez da bakarrik idazteko. Sarrera

Ordenagailu baten aurrean denbora asko pasatzen dugunok, sarri ez gara konturatzen zenbat aldiz egiten ditugun ekintza batzuk eta hauek hainbat bider eginda zenbat denbora galtzen dugun.

Galderatxo bat egingo dizut. Zure ordenagailuko mahai-gainean (erdaraz, “Escritorio”), karpeta edo direktorio bat sortu nahi baduzu,zeintzuk ekintza edo pauso egiten dituzu? Ba nire modukoa bazara, gutxienez bi edo hiru, karpeta sortuta ikusteko. Badakizu ekintza hau pausu baten egin daitekeela, teklatuaren lasterbideekin? Zatoz ba… Irakurtzen jarraitu