Metodologiaren bila

Orain gutxi arte, ikaskuntza eta irakaskuntza metodologia berdina erabili izan dugu, hezkuntza alor gehienetan. Irakasle batek (asko dakien pertsona bat) bere mezuaren transmisioa egiten zuen, ikasleek mezu hori hausnartu eta ikasi, eta bukatzeko lan edo ariketak egin (entrenatu) eta azkenik azterketa edo froga teoriko bat planteatzen zen, ikasleak demostratzeko zeozer ikasi duela edo ez.

Baina ikas-irakatsi prozesu hau, irakaskuntza hasi zenetik dator (imajinatzen dut, Aristoteles bere ikasleekin klase barruan). Gizakia hainbeste aldatu da eta batez ere teknologiaren eraldaketa hain sakona izanik, zergatik ez da aldatu ikas-irakatsi prozesu hau, gizartea aldatu den modura?

Gaur eguneko lantegiek eskatzen duten langileen profila ere aldatu da. Eta batez ere, horrera begira, guk pausu bat aurrera eman dugu. enpresa munduan behar den langile tipoa bilatu nahian, ikusi dugu batez ere langile aktibo bat behar dela, arazo baten aurrean beherantz egiten ez duena eta aurre egiten diona, lan-harreman egokiak dituena,…

Enpresen eskakizun hauek entrenatzeko asmotan, eta beti ikasleak hobeto formatzeko bidean, gure ikas-irakatsi prozesua aldatzen gabiltza. Metodologia kolaboratiboak lantzen saiatzen gara (lan-taldeari garrantzia emanez) eta erreminta honekin, pertsona bakoitzaren ikaskuntza errazagoa izatea espero dugu. Adibidez:

  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
  • Arazoetan oinarritutako ikaskuntza
  • Simulazioetan oinarritutako ikaskuntza
  • Kasuetan oinarritutako ikaskuntza

images

Bide batez, ikaskuntza teknologikoak jorratuz, ikaskuntza sozialak lantzen ditugu. zer esan nahi du ikaskuntza sozialak? Talde lanak, autonomia, auzolana, ardura moduko gaitasunak dira guretzat ikaskuntza sozial hauek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s