Gustaten jaten irakaslea…

Mario Benedetti-ren “La gente que me gusta…” poema irakurri dut eta asko gustatu zait. Irakasleen baloreak hor ikusi ditut eta 2017 urteko lehenengo post-erako egokia izango dalakoan itzultzea erabaki dot. Hala holako itzulpena da, neure egina eta ulertu dudanaren araberakoa baina beti ere irakasleei begira. Ea ba gustuko duzuen.

Irakurtzen jarraitu

Advertisements

2016-a badoia…

Enteratu gabe joan da 2016 urtea. Beste berri bat hasiko da eta honekin ere konturatu orduko orain nagoen egoera berdinean egongo naiz. Urte politta izan da blogean idazten pasatu dudana, gorabeheratsua, arazoak agertu direnekoa, pozekin disfrutatu dudanekua. Hemen doaz nire erreflexioak…

Irakurtzen jarraitu

Olentzero, Aitta Noel edo Errege bakaldunei

Olentzero etorri da baina gutuna postaz bidaltzea ahaztu eta ez dit nik nahi  nuena utzi (uzte izan dot txintxo portatu naizela,urte honetan, baina…). Irakasleentzako eta bide batez niretzako hainbat gauza eskatzeko nintzen eta honekin hurrengo urterako hauentzako baliogarriak izango dituzten hainbat tresna. Hasieran, gutun serio eta formala idazteko asmoa nuen baina ezagutzen nauenak, bigarren aukera honekin ados egongo dela uzte dut. Hemen doa nire eskaria:

Irakurtzen jarraitu

Irakasleak “que te cagas” bizi dira eta opor pila bat dituzte

Horrela zen asteburu honetako nire azken blog aurkikuntzako post baten izenburua. Egia esan ez ninduen asko harritu,aspaldi honetan irakasle eta maisu-maistra asko eta askok blog bidez bere sentimenduak azalarazten daudelako. Blog-a “El blog que te hará pensar” tituluduna da eta Marisol Ayala izeneko batek sinatua dago azpian. Post hau 2016-ko azaroaren 8-an publikatu zen eta hona hemen bere hitzak nire ama hizkuntzan adieraziak.

Irakurtzen jarraitu

Ikasleak etorkizunerako prestatzen ditugu?

Gure ikaslegoa, zer egin behar duen esateaz ohitua dago, ez zergatik egin behar duenaz. Haurtzarotik harri txikiz markatutako hezkuntza ibilbide bat egin behar duela ere esaten zaio. Hau ez da txarra. Txarra da, behin bidea egiten dagoenean, bere zeregina bide hori egitea dela  irakasten jarraitzen dugunean.

Irakaskuntzak, ikaslegoarentzat marraztua dagoen bidea egina du, hezkuntza eremu bakoitzak duen bezala, eta noski, asignatura edo gai bakoitzak duen bezala. Bidea egia da, harriz markatutako bidea, iraunkorra, apurtezina eta ukaezina.

Irakurtzen jarraitu

Pinterest: Ikas irakasteko ideien gordailu amaiezina

Seguru Pinterest, sare sozial minoritarioetariko bat (Facebook, Linkedin edo Twitter bezalako batzuen aurrean jarri ezkero—  baina benetan 100 milio erabiltzaile aktibo dituena) ezagutzen duzula. Nik ere erabili izan dut baina gehienbat kasualitatezko edo nahigabe egindako bilaketaren bat gauzatu eta gero. Gustatu zait eta jarraitzen dut erabiltzen, batez ere irudi eder, infografi eta marrazki anitz dituelako eta hezkuntzan gabiltzanok, sarri-sarri, horrelako baliabideen bila ibiltzen garelako. ezagutu nahi?

Irakurtzen jarraitu

Eta zuk irakasle, nola kudeatzen dituzu zereginak?

Seguraski, zuetariko askok, egunerokotasunean dituzuen egin beharreko guztiak sortzen dituzten burukominak kudeatzeko, zerbait erabiltzen duzuela. Seguraski, GTD metodologiaren berri izango zenutela (duela gutxi idatzitako post batetan azaldu nuen) eta baita honek eskaintzen dituen onurak ere. Irakasleok hainbat zeregin ditugu (ikasleen lanak prestatu/zuzendu, jardueren planifikazioak burutu, ebaluazioak, txostenak idatzi, blogak publikatu,…) eta hauek egoki eta modu erraz batetan kudeatzeko zerbait-en beharra izaten dugu. Aholku bila bazabiltza, zatoz.

Irakurtzen jarraitu